ESKERRIK ASKO!!!

Aldapan gora
pausorik pauso
ta maldan behera
auzorik auzo
gaztainondo ta pago
eta aunitzez gehiago
Etxalarko mendietan
zer ikusia badago!

Mendi itzulia pasata, aste baten buruan, iradokizunak jaso eta balorazioak eginda, eskerrak ematea tokatzen zaigu.

549 lagunen bisita hartu genuen maiatzaren 3an eta eguraldiak egin zigun oparia kontuan hartua, gure herriko mendi eta bazterrak dotore erakusteko aukera izan genuen.

Zaila da larunbatean bizitako guztia jasotzea, baina hemen duzue mimo handiz prestatutako laburpen bideoa. Ehundaka argazki ere ikusgai daude altxata.org helbidean.

Okerrik ez bada, bertze ibilbide bat egiteko aukera izanen duzue 2027an.

Ordura arte, segi mendiaz gozatzen!

Mila esker hau posible egin duzuen guztiei!

Altxata.

VI. MENDI ITZULIKO ARGAZKIAK

¡MUCHAS GRACIAS!

Pasada la marcha de montaña, después de una semana, recibidas las sugerencias y hechas las valoraciones, nos toca dar las gracias.

Recibimos la visita de 549 personas el 3 de mayo y, teniendo en cuenta el regalo que nos hizo el tiempo, tuvimos la oportunidad de mostrar nuestros hermosos parajes y rincones de nuestro pueblo.

Es difícil recoger todo lo vivido el sábado, pero aquí tenéis un vídeo resumen preparado con mucho mimo.

También hay cientos de fotos disponibles en la web altxata.org. Si no hay contratiempos, tendréis la oportunidad de hacer otra ruta en 2027.

¡Hasta entonces, seguid disfrutando de la montaña!

¡Muchas gracias a todos los que habéis hecho esto posible!

Altxata.

FOTOS DELA VI. MARCHA D EMONTAÑA DE ETXALAR

Uncategorized atalean publikatua | Utzi iruzkina

Etxalarko VI. mendi Itzulia / VI. Martxa de montaña de Etxalar

Multimedia ataldean Mendi Itzuliko argazki aunitz dituzue eskuragarri. Espwro dugu zuen gustuakoak izatea.

Argazkiak ikusi

————————————–

En el apartado Multimedia teneis a vuestra disposición muchismas fotos de la Marcha de Montaña. Esperemos que os gusten!

Ver las fotos

Uncategorized atalean publikatua | Utzi iruzkina

Eskerrik asko bihotz-bihotzez! / ¡Gracias de todo corazón!

Zuei esker, Etxalarko VI. Mendi Martxa errealitate bat izanen da. Zuen laguntza, ezinbestekoa izan da ekitaldi hau antolatzeko. Maiatzaren 3an, gure herriko mendiak eta paisaiak jendez beteko dira, eta hori zuen konpromisoari esker izango da.

Mendi gailurrak bezala, elkarrekin lan egiten dugunean gauza handiak lortzen ditugu.

Mila esker zuen parte hartzeagatik eta gure VI. Mendi Martxa hain berezia egiteagatik!

——————

Gracias a vosotros, la VI Marcha de Montaña de Etxalar ha sido una realidad. Vuestra ayuda ha sido imprescindible para organizar este evento. El 3 de mayo, nuestros montes y paisajes se llenarán de gente, y eso será gracias a vuestro compromiso.

Como las cumbres de las montañas, cuando trabajamos juntos conseguimos grandes cosas.

¡Mil gracias por vuestra participación y por hacer tan especial nuestra VI Marcha de Montaña!

Uncategorized atalean publikatua | Utzi iruzkina

ETXALARKO VI. MENDI ITZULIKO ARGAZKI  LEHIAKETA / CONCURSO FOTOGRÁFICO DE LA VI MARCHA DE MONTAÑA DE ETXALAR

Azken edizioetan egin zen moduan, aurten ere argazki lehiaketa bat prestatu dugu maiatzaren 3an ospatuko Mendi itzulia parte hartzen dutenentzako.

Lehiaketa honetan HIRU ARGAZKI EDERRENAK sarituko dira

Hauek izanen dira bertan parte hartzeko baldintzak:

  • Etxalarko VI. Mendi Mendi itzuliko partaideak bakarrik parte hartu dezakete.
  • Argazkiak ibilbidean zehar eginikoak izan behar dira.
  • @altxata –ren kontua jarraitzailea izan behar da.
  • Publikazioa argazki bakarrekoa izan beharko du eta  #etxalarko6mi etiketa izanen beharko du deskribapenean. Nahi haina post (Publikazio) argitaratzen ahal dira
  • Lehiaketan parte hartzeko epea maiatzaren 11 bukatuko da.

SARIAK:

  1. 8 lagunentzako asteburuua Etxalarko Gainkoborda landetxean
  2. Etxalar Escape Room -eko bono bat 2 lagunentzako
  3. Kaiku baserrirako bi lagunentzako gonbidapena + Kaiku produktu sorta.

SARIDUNAK: Hiru saridunak Altxata Elkarteko Kideek erabakiko dute eta sare sozialetan ezagutzera emanen dira.

  • Zuen argazkien zain geratzen gara! Ongi pasa mendi itzulian!

Oharra: Lehiaketa bakarrik Instagramen eginen da.

————————–

Al igual que en ediciones anteriores, este año también hemos preparado un concurso fotográfico para quienes participen en la Vuelta al Monte que se celebrará el 3 de mayo.

En este concurso se premiarán LAS TRES MEJORES FOTOGRAFÍAS.

Estas son las condiciones para participar:

  • Solo pueden participar los inscritos en la VI Vuelta al Monte de Etxalar.
  • Las fotografías deben tomarse durante el recorrido.
  • Debes ser seguidor de la cuenta @altxata.
  • La publicación debe contener una sola fotografía y llevar la etiqueta #etxalarko6mi en la descripción. Se pueden publicar tantos posts como se desee.
  • El plazo para participar finaliza el 11 de mayo.

PREMIOS:

  1. Fin de semana para 8 personas en la casa rural Gainkoborda de Etxalar
  2. Un bono para 2 personas en el Escape Room de Etxalar
  3. Invitación para 2 personas al caserío Kaiku + lote de productos Kaiku

GANADORES: Los tres premiados serán elegidos por los miembros de la Asociación Altxata y se anunciarán en redes sociales.

¡Esperamos vuestras fotografías! ¡Disfrutad de la vuelta al monte!

Nota: El concurso se realizará exclusivamente en Instagram.

Uncategorized atalean publikatua | Utzi iruzkina

Aurten ere kamiseta badugu! / ¡Este año también tenemos camiseta!

VI. Mendi Itzulian, aitzineko edizioetan bezala, kamiseta eskuragarri izanen dugu.
Heldu eta haurrentzako neurrietan egonen dira.

Apirilaren 14tik aitzinera, Kultur Etxean eskuratu ahal izanen dira, 15 euroren truke.
Eta, nahiago baduzu, Mendi Itzulia egunean bertan ere erosi ahal izanen da.

Ez geratu zure gabe!

—————————–

En la VI. Mendi Itzulia, como en ediciones anteriores, tendremos camiseta disponible.
Estarán en tallas para adultos y niños/as.

A partir del 14 de abril, podrás conseguirla en la Casa de Cultura por solo 15 euros.
Y si lo prefieres, también podrás hacerte con ella el mismo día de la marcha.

¡No te quedes sin la tuya!

Uncategorized atalean publikatua | Utzi iruzkina

Etxalarko VI. Mendi Itzulia / VI. Marcha de Montaña de Etxalar

Eman izena Mendi Itzulian!

Martxoaren 17an 00:00tik aitzinera, Etxalarko VI. Mendi itzulian parte hartzeko izen ematea jarriko da martxan.

Aurten parte hartzaile guztiek @lorpensocks galtzerdi pare bat eta @kaikukm0 baserrirako deskontu txartelak jasoko dituzte.

Ez espetu gehiago eta eman izena lehen bai lehen!

Izen emateko hemen

¡Apúntate en la marcha de montaña!

El 17 de marzo a partir de las 00:00 horas, se pondrá en marcha las inscripciones para participar enla VI. Marcha de Montaña de Etxalar.

Este año todos los participantes recibirán un par de calcetines @lorpensocks y vales de descuento para el caserío @kaikukm0.

¡No espetes más y apúntate cuanto antes!

Para inscripción pulsar aquí

Uncategorized atalean publikatua | Utzi iruzkina

Udazkeneko Kultur Egunak

Urtaro honetan ohi den bezala, gure herrian #UdazkenekoKulturEguna –k ospatuko dira.

Aurtengo ediziorako bi ekitaldi antolatu dira:

  • Dokumentala: “Auzolangintza”  dokumentalaren aurkezpena. Pello Apezetxea Kultur Gunean urriaren 21ean arratsaldeko 19etan.
  • Dantza Saioa: “Sahatsa” dantza taldearen emanaldia. Azaroaren 11an Herriko frontoian, arratsaldeko 19etan.

Ekitaldi hauek antolatzen Bortzirietako Euskara Mankomunitateak lagundu du.

Zatozte ekitaldiez gozatzera!

Uncategorized atalean publikatua | Utzi iruzkina

DANTZA SAIOA

Aurten 3. aldiz dantza saioa antolatu dugu eta beti bezala herriko dantzariak izanen dira protagonista nagusiak. Baina ez dira bakarrak izanen. Hauekin batera herriko  musikariak eta kantu taldekoak parte hartuko dute ekitaldi eder honetan.

Saioa herriko frontoian izanen da eta gaueko 10:00etan hasiko da.

Aurtengo edizioan berritasun batzuk izanen dira eta sorpresatxoren bat ere.

Beraz, gorde hitzordua eta agertu larunbata gauen ikuskizunaz gozatzera!!!

Uncategorized atalean publikatua | Utzi iruzkina

Asteburu zoragarria!

Aurten Gasna eta Artisau feriak 30. edizioa betetzen zuen eta aitzinetik geneuzkan aurreikuspen guztiak bete dira eta hagitz kontent gaude; Eguraldi ederra, jende ugari ekitaldietan eta giro atsegin eta alaia.

Ospakizunak, larunbata arratsaldean hasi ziren IV. Ardi Zakur Lehiaketarekin, Erdiko errota pareko belatian. 4 izan ziren aurkeztutako bikoteak, artzaina eta zakurra alegia eta hauek izan ziren emaitzak:

  1. Roger Jauretche POP zakurrarekin 40p. (5:57”)
  2. Marzel Hualde PUKI zakurrarekin 40p. (7:28”)
  3. Jabier Zubiaurre MENDI zakurrarekin 40p. (11:17”)
  4. Josemari Bengoa ZEU 10p. (14:00)

Honen ondotik artile tailerra izanen zen frontoi bazterrean eta bertara hurbildu zirenak artiletik haria nola sortzen den ikusi eta probatzeko aukera  izan zuten. Eta egunari bukaera emateko Juan mari Beltran laukoten moduan kontzertu polita eta alaia eskaini zuen herriko frontoian.

Igandean berriz, goizeko 10etatik aitzinera ekitaldi desberdinak jarri ziren martxan. Batetik herriko plaza eta frontoian artisau eta ekoizle desberdinen salmenta postuak jarri ziren, gasna lehiaketako gasnen harrera egin zen, erakusketak ateak ireki zituzten (Andra Mari elkarteko eskulanak eskola zaharretan, baserriko tresneria Iriondoan eta Kultur Etxean Gasna feriaren ibilbidearen argazki proiekzioa. Azken hau larunbatean ere ireki zen). Eguerdi partean Azkua Bizirik taldekoek euren ekimenaren berri eman zuten eta ondotik Herriko trikitilari eta musikari gazteek kalejira egin zuten. Hau bukatutakoan, gasna lehiaketako sariak banatu ziren.

Irabazlea Julen Arburua izan zen, bigarren Agoitz Altzugarai (Lesaka) eta hirugarren Jorge Arizaleta (Etxalar). Etxalarkoen artean irabazlea Joseba Danboriena eta biharren Bittor Iribarren.  Epai mahaia Patxiku Iribarren, Leire Mitxelena, Bautista Telletxea, Angel Urtxegi, Ana Lazkanotegi eta Manolo Arozena osatu zuten.

Guzti honen ondotik ohitura den bezala herriko frontoian herri bazkari bat antolatu zen eta bertan Bankako menditarrak egon ziren bazkaria eta bazkalondoa girotzen.

Bertze behin Altxata K. K. E.-ak  eskerrak eman nahi dizkie XXX. Gasna eta Artsiau feria aitzinera egiten lagundu diguzuen guztiei

XXXI. edizioan ikusiko garelakoan, segi bixkor!

Ikusi argazkiak

Uncategorized atalean publikatua | Utzi iruzkina

GASNA ETA ARTISAU FERIAK 30 URTE BETE DITU! / ¡LA FERIA DE QUESO Y ARTESANÍA CUMPLE 30 AÑOS /

Zeinek pentsatuko zuen lehen edizioa egin zenean hainbertze eginen zituenik. Baina tira, poliki poliki eta urtez urte, 30 urte bete ditu Etxalarko ekitaldirik ezagunenetako batek.

Azken urteetako ohiturari jarraituz, ospakizunak bi egunetara zabalduko dira eta egitaraua data bereziari ohore egiteko, ederra osatu da.

Larunbata eguerditik hasita igande arratsaldera arte ekitaldi desberdinez gozatzeko aukera izanen da. Ekitaldi batzuk berreskuratu eginen dira, tartean ardi zakur lehiaketa, eta musikak presentzia handia izanen du bi egunetan. Oroigarri gisa, Kultur etxean bi egunetan, ekitaldi honen ibilbideko argazkiak eta bideoak ikusgai izanen dira.

Ohi bezala bazkaria izanen da igandean eta aurten Bankako kantarien eginkizuna izanen da hau girotzea. Txartelak ohiko lekuetan egonen dira salgai.

Ekitaldi desberdinen ordutegiak eta zehaztapenak kartela desberdinetan.

Bertan ikusiko garelakoan, jaso agur bero bat!

——————————————————

Quién iba a pensar cuando se celebró la primera edición se celebrarían luego tantas. Pero bueno, despacio y año tras año, uno de los eventos más populares de Etxalar cumplirá 30 años.

Siguiendo la tradición de los últimos años, las celebraciones se ampliarán a dos días y para hacer honor a una fecha especial, se ha completado un gran programa de actividades.

Desde el mediodía del sábado hasta la tarde del domingo se podrán disfrutar de diferentes actividades. Se recuperarán algunas actividades, entre ellas el concurso de perros pastor, y la música tendrá una gran presencia durante los dos días. A modo de recuerdo, en la Casa de Cultura durante los dos días, se podrán ver fotografías y vídeos de la historia del evento.

Como de costumbre habrá comida el domingo y este año será labor de los cantores de Banca amenizarla. Los billetes para la comida estarán a la venta en los lugares habituales.

Horarios y especificaciones de los diferentes eventos en los diferentes carteles.

Esperando vernos allí, recibe un cordial saludo.

Uncategorized atalean publikatua | Utzi iruzkina